GARA > Idatzia > Futbola

TXAPELDUNEN LIGA Final laurdenak

Chelsea eta Manchester Uniteden etorkizuna kolokan

Valentzia eta Romak joaneko partidan lortutako abantaila defendatuko dute

GARA | BILBO

Gaur erabakiko da zein bi talde sailkatuko diren lehenengo Europako kluben arteko txapelketarik garrantzitsueneko finalerdietara eta Chelsea eta Manchester Uniteden etorkizuna kolokan dago.

Premier Leagueko talderik indartsuenak direla erakutsi dute aurtengo denboraldian eta asteburu honetako emaitzek bien arteko aldea gero eta estuagoa dela esan dute. Jaun eta jabe dira Ingalaterran -Liga eta Kopako txapelduna haien arteko lehiatik irtengo da-, baina Txapeldunen Liga beste kontu bat da. Ez dago aurkari errazik, gutxiago final laurdenentan eta bi taldeak beharturik daude joaneko partidan lortutako emaitzei buelta ematen.

Valentziak berdinketa eskuratu zuen Stamford Bridgen joan den astean (1-1) eta Mourinhok zuzentzen duen talde boteretsua estu-estu hartu zuen. Chelsearen erronka Txapeldunen Liga irabaztea da, Abramovichen dirua heldu zenetik ez baitu lortu. Liverpoolek 2005ean eta Bartzelonak iaz, helburua zapuztu zioten eta oraingoan ere berdina gertatzearen beldur dira.

Mestallan garaipena eskuratzea ez da batere samurra izango ingelesentzat. Quiquek erreserbatu egin zituen hainbat jokalari San Mamesen gaur atseden hartuta egoteko eta gainera, Morientes ere jokatzeko moduan egon daiteke. Aurrelari espainiarraren itzulera izango da berritasun nagusia.

Chelsearen lerroetan ere gizon garrantzitsu bat bueltatuko da. Essien erdilaria berreskuratuko du Mourinhok eta entrenatzaile portugesa kanporaketa gaindituko dutelakoan dago. Horretarako, partida irabaztea edo gol bat baino gehiagora berdindu beharko dute.

Scholes eta Saha gabe

Manchester Unitedek ere Romak lortutako abantailari buelta eman beharko dio. Italiarrek 2-1 irabazi zieten «deabru gorriei» etxean eta ezustekoa eman zuten, printzipioz Fergusonen taldea baita faboritoa.

Ingelesek zenbait jokalari garrantzitsu gabe jokatu beharko dute gaur atzeko lerroan hutsune ugari dituzte-eta. Vidic, Gary Neville eta Silvestre ez daude jokatzeko moduan eta Romak aprobetxatu nahi izango du faktore hori.

Saha aurrelari frantziarra eta Scholesek ere ezin izango dute Old Traforden egon eta ziur asko Solksjaerrek kagunduko ditu Rooney eta Christiano Ronaldo aurreko lerroetan. Roma, ordea, bere jokalari onenekin helduko da norgehiagokara eta itxaropen handia dauka kanporaketa gainditzeko. Totti izango da italiarren erreferentzia nagusia beste behin ere.

Bayern y Milán se juegan mañana el pase

El 0-3 que le endosó el Liverpool al PSV Eindhoven en su propio campo, deja a los «reds» con pie y medio en semifinales salvo hecatombe. Por lo tanto, el duelo entre Bayern de Múnich y Milán en el Allianz Arena marcará la jornada de mañana en los cuartos de final de la Champions.

El 2-2 con el que concluyó el partido de ida hace que los alemanes partan con cierta ventaja, pero el encuentro disputado en San Siro demostró que puede pasar cualquier cosa. Ninguno de los dos equipos atraviesa un buen momento, pero cuentan con jugadores de mucha calidad.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo