GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Zaldi-mandoak

Urkiagaren abereak lan bikaina eginda irabazi du Euskal Herrikoa

J.L. | DONOSTIA

Aditu askok eta askok esaten dutenez, Urkiagak dauka Euskal Herriko abererik onena, eta bizkaitarrak hori baieztatu zuen Euskal Herriko txapela bereganauta.

Baldintza txarretan egin zuen lan, baina, hala ere, berea izan zen markarik onena. Larunbat arratsaldean eta gauean jokatu zituzten finalak, eta bertan, urtean zehar Euskal Herriko probalekuetan izan diren sei abererik onenak neurtu ziren. Jende gehiegi ez zen batu arratsaldeko saiora, baina gauean harmailak erabat bete ziren. Urkiagaren abereak untze bat kendu zion Alegriarenari, nahiz eta plaza egoera zailagoan zegoen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo