GARA > Idatzia > Herri-kirolak

IDI-PROBAK

Txausonek erakutsi du berea dela egungo uztarririk onena

J.L. | DONOSTIA

Ez zen ezusterik izan, eta Txausonen uztarria izan zen herenegun arratsaldean Kortezubin jokatu zuten Superprestigio sariketako onena.

Arabarra azkenaldian dena irabazten ari da, eta hemen ere ez zuen hutsik egin. Sariketa horretan, Euskal Herriko finalean izan ziren hiru uztarririk onenak izan ziren lehian, manten bila.

Txausonen idiek Lopene aurretik eta Iketza atzetik izan zituzten itzain, eta 50 untze egin zituzten. Bigarren sailkatuari bederatzi untze kendu zizkioten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo