GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hendaiako ekologistek gutun irekia igorri diote auzapezari

GARA |

Hendaiako hiru elkarte ekologistak hiriko auzapezari eta herri kontseiluari gutun irekia igorri diete Hondarribiko aireportuan gertatzen diren hegalaldien gehiegikeriak direla-eta Estatu frantseseko Gobernuko botereei zerbait egiteko eska diezaieten. Ingurumenerako Akzio Herritarra, Hendaia Bidasoa Ingurumena eta Txingudi Ekologia elkarteek idatzi dute gutuna.

«Estatu espainoleko aginteak 1992ko martxoaren 18an sinatu zen akordioaren etengabeko haustearen aurrean ofizialki zehaztera deitzen zaituztegu, ezezko formalaren gainetik», adierazi dute Hendaiako elkarteek. Talde ekologistek azaldu dute Hondarribiko aireportuan egunero egiten diren «errotazioen kopurua 24tik 36ra pasa dela 62ra ailegatzeko helburuarekin».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo