BELAR HOCKEYA
Berdinketa izan da euskaldunek lortutako gauzarik onena
J.L. | DONOSTIA
Asteburu hau ere ez da onena izan Ohorezko Mailan dabiltzan euskal taldeentzat. Nesken eta mutilen artean lau talde badira mailarik gorenean, baina inork ezin izan du garaipenik lortu.
Mutiletan, Atletiko San Sebastianek lortu zuen emaitzarik onena, izan ere donostiarrek 2-2 berdindu baitzuten Barrocas taldearen auka. Finalerdietako txartelak ematen dituen postuetaik puntu batera daude gipuzkoarrak.
Jolasetak, berriz, azken postuan jaraituko du Bartzelonaren aurka 8-0 galdu ostean. Emaitzak gertatu zeneko laburpen bikaina erakusten du.
Neskak, berdin
Nesken emaitzak ere oso tankerakoak izan ziren. Realak 1-1 berdindu zuen Junior taldearen zelaian eta hiru puntutara dute laugarren postua. Hemen ere Jolasetak batu zuen emaitzarik txarrena, izan ere talde bizkaitarrak 0-2 galdu baitzuen Ourense taldearen aurka eta atzera pausoa ematen dute berriz ere.