Sahararen egungo egoeraren inguruko jardunaldia Galdakaoko Musika Eskolan
Saharan egun dagoen egoerari eta gatazkaren irtenbide posibleei buruzko jardunaldi bat izango da gaur Galdakaon, Toki Garapenerako eta Enplegurako Sailak antolaturik. Mahainguruan Txomin Aurrekoetxea legebiltzarkide ohiak, Sahararen egoeraren adituak eta Mohamed el Mamun Fronte Polisarioaren Euskadiko ordezkariak hartuko dute parte. Halaber, Saharara elikagaiak bidaltzeko herritarren kolaborazio nabarmenaren balantzea egiteko aprobetxatuko dute. Izan ere, aurten, tona bat inguru elikagai bildu dute.