GARA > Idatzia > Lagun Aro

Bilbao Basket

Garaipena eta errekorra Akasvayuren aurka

BILBAO BASKET 78

AKASVAYU GIRONA 68

Arnaitz GORRITI | BILBO

Garaipen errekorra lortu zuen atzo Lagun Aro Bilbao Basketek Akasvayu Gironaren aurka atzeratutako 29. jardunaldian. Txus Vidorretarenek aise eraman zuten partida kataluniarren aurka, oso eskas jokatu baizuten Pesicenek.

Bigarren laurdenean erabaki zuen etxeko taldeak neurketa. Gironakoek Salenga galdu zuten, orkatila okertu baizuen, eta, kontzentraziorik gabe, portzentaia oso txarrak izan zituzten. Horrezaz gain kataluniarrek epaileekin eztabaidan denbora gehiegi galdu zuten, jokatzeari ekin baino, nahiz eta zenbait unetan arrazoia izan.

Aldiz, bilbotarren aldetik Rancik hoberena azaldu zen, hiruko bi jaurtiketa ere asmatu zuela. Savovic eta Salgadok ere lan bikaina egin zuten. Dena den, bilbotarren lanik onena defentsan iritsi zen, maila oso ona erakutsi baizute, baloi anitz galdu araziz Pesicenei. Atsedenaldira 40-24 iritsi ziren.

Erreakzio berantiarra

Hirugarren laurdenean 50-30 aurreratu bazen ere, kataluniarrek, Marinovicen eskutik, erreakzionatu egin zuten. Berandu, ordea. Izan ere, bilbotarrak ez ziren urduri jarri eta defentsa zorrotza -gogorregia sarri- eta hirukoei esker abantaila eutsi ahal izan zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo