GARA > Idatzia > Gutunak

XabIer Maritorena Zubieta Donibaneko Euskal Herrian Euskaraz

Amorrua

Berriz ere Donibanen euskaraz ikasteko eskubidea zapaldua izan da. Berriz ere hizkuntza eskubideak ukatuak izan dira. Berriz ere euskara haurrei irakastea galarazi dute. Zergatik? Donibanen Hello San Juan izeneko klaseak jarri behar dituztelako. UPN-CDN koalizioaren bertze jokaldi maltzur bat da. Inongo galderarik egin gabe eredu arrotz bat jartzea erabaki dute. Ez al daki Donibanen euskaraz ikasteko aldarrikapena aspalditik dagola? Beren euskararen kontrako jarrerak ez du mugarik.

Jose Mª Huarte ikastetxea ere ez da zuzen jokatzen ari. Euskarari oztopoak jartzen ari dira. Donibaneko haurrek Donibanen euskaraz ikasteko eskubidea dute.

Hello San Juan irekitzeko mezua heldu zitzaigunetik ez gaude lasai. Gure aldarrikapena, euskaraz ikasteko eskubidea, erabat zapaltzen du erabaki honek. Donibaneko EHEtik argi utzi nahi dugu ez dugula erabaki hau onartuko eta gure borroka horra zuzenduko dugula! Zuen kontrako kanpaina martxan dago!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo