GARA > Idatzia > Non Zer

artekintza 2007

Hamabost artistek bere obrak eskaini dituzte Haize Berri elkartea laguntzeko

Artekintza 2007 ekimenak Euskal Herriko hamabost artisten lanak bildu ditu tonbola baten bitartez artelanak zozketatu eta Haize Berri elkartearentzat dirua biltzeko. Hiru zozketa eginen dira, lehena ekainaren 11an izanen da eta bertan parte hartzeko txartelak salgai dira jadanik Baionako Elkarren, Donibane Garaziko Kukuxkan eta Mauleko herri produktuen dendan besteak beste. Elkarteko kideen esanetan Haize Berrik duen diru falta «aukera politiko» baten ondorioa izan da, bereziki Nafarroa Behereko Eszena Nazionalak biltzen dituelako laguntza gehienak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo