GARA > Idatzia > Lagun Aro

Aro berri bat hasi da Bilboko taldearentzat Sevillan

Caja San Fernandorekin 10. postuan berdinduta daude bizkaitarrak, eta kanporaketa lehiatzeko azken aukera izango dute. Vidorretarenek azken neurketan erakutsi defentsarako jarrera izan nahi lukete berriro

GARA | BILBO

Aro berri batean sartu da Bilbao Basket hiru jardunaldiren faltan; izan ere, ACB Ligan jarraitzea bermatu du. Hala, azken fasea jokatzeko dituen aukerak aprobetxatzeko une egokia du 19.00etan Sevillan Caja San Fernandoren aurka jokatuko duen partida.

Bizkaitarren entrenatzaile Txus Vidorretak ohiko diskurtsoa aldatu zuen atzoko prentsaurrekoan, eta, azken fasea jokatzea oso zaila dela aitortu arren, hizpide izan zuen Indautxuko entrenatzaileak.

«Gure oraingo helburua hamargarren postua bermatzea da. Hala ere, egia da kanporaketan sartzeko aukera bat badaukagula, oso konplikatua bera. Pamesa Estudiantes 18 garaipen erdietsi eta aukera hori ekiditen saiatuko da, baina egia da guk Sevillan irabazi eta etxean Pamesari gailenduz gero, gauzak aldatuko liratekeela. Dena den, gure aukerak Sevillan irabaziz gero soilik indartuko lirateke», adierazi zuen Vidorretak.

Caja San Fernandori buruz, talde «handia» eta «fisikoki aparta» dela iritzi zion.

«Entrenatzailea aldatuta, zeharo eraldatu da taldea. Partida erabakitzeko adina kalitate duten antolatzaileak dituzte, ordea; Longin, Videnov eta Ignerski hegalekoek puntu anitz sar ditzakete, eta barruan Buenok ¯ez zuen Bilbon jokatu¯ min handia ematen du».

Bestetik, apirileko feriak Caja San Fernandorengan eragin txarrik izan dezakeen galdetu zioten Vidorretari, baina ezetz erantzun zuen.

«Caja San Fernando zortzi lehenetan sartzeko leihan dabil; Kopan izan zen eta azken fasean izateko borrokatuko gara».

Defentsa eta nekea

Gaur arratsaldeko neurketa irabazteko gakoetako bat defentsa izango dela aipatu zuen atzo Vidorretak.

«Jokatzen utziz gero, lanak emango dizkigute. Ignerskik buruhauste handiak eman zizkigun Bilbon. Price, berriz, denboraldi hasieran ikaragarri ibili zen. Marcok, ostera, Akasvayuri joan den igandean bost hiruko saskiraketa egin zizkion».

«Guk, aldiz, laugarren neurketa jokatu behar dugu hamar egunen buruan, eta apur bat nekatuta gaude. Nekatuta gaude, bai, baina oso motibaturik, era berean. Adibide argiena asteazkenean ikusi ahal izan zen; jokalariek defentsa on bat hiruko saskiraketa bat baino hobeto ospatzen baitzuten. Horrek argi erakusten du taldeak Akasvayuren aurka erakutsi zuen defentsarako jarrera. Horixe da jorratu beharreko bidea», adierazi zuen Indautxukoak.

caja s.f.-Bilbao Basket
Vidorreta dirige su partido número 100 en la Liga ACB

El encuentro ante Caja San Fernando será una fiesta para Lagun Aro Bilbao Basket, ya que los bilbainos tienen asegurado continuar un año más en la Liga ACB. Otra de las celebraciones de esta tarde será el partido número 100 que dirija Txus Vidorreta en la Liga ACB.

«Para mí estos cien partidos son una gran alegría. En el año 94 no pude consumar el ascenso que habíamos conseguido en las canchas. Cumplir ahora mi tercera temporada en el club de mi ciudad, y una vez confirmada la permanencia, es un motivo de orgullo y felicidad», declaraba el técnico bilbaino. «Estamos dando pasos lentos pero firmes, que es la mejor forma de consolidarse en una liga tan exigente como ésta».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo