GARA > Idatzia > Euskal Herria

Moleres: "Askotan esan diogu Leon Laclauri hautua egiteko"

A.B.

Leon Laclau apaiza kanporatzeak lekuko herritarrengan sorturiko kexuak direla-eta, Pierre Moleres Baionako apezpikuak hiru orrialdeko adierazpen bat zabaldu zuen atzo. Laclau kanporatu dutenetik giristino ugarik erabakia salatzeko dei eta gutun asko helarazi dizkiotela adierazi zuen apezpikuak. «Horiek ulertzen baditu ere», apaiz bilakatzeko hartzen diren hiru konpromisoak gogorarazi zituen: «Pobrezia, kastitatea eta obedientzia».

«Erabakia hartu aurretik, behin baino gehiagotan zintzoki bizi laikoaren eta apeza izatearen artean hautua egin behar zuela esan diogu. Baina gure esanak ez ditu kontuan hartu», jakinarazi zuen. Bi alderdi horiek bateratzea onartzen duen beste eliza batean sartzea proposatzen dio apezpikuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo