GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gazte Eguna eginen dute gaur, Beran, Kaxerna gaztetxean

J.M. |

Bertze urte batez, Beran Gazte Eguna izanen da gaur. Aurten, lehenbiziko aldiz, Kaxerna gaztetxean eginen dituzte ekitaldi gehienak. Duela urte bat lortu zuten herriko gaz- teek eurentzako espazioa, eta oraindik moldatzen ari diren arren, Gazte Eguna 07 bertan egiteko prest dago Kaxerna.

Ekitaldiak 11.00etan hasiko dira, eta 150 gazte baino gehiagoren artean osatutako taldeak aurkeztuko dituzte. 13 talde izanen dira, eta bertzeren artean, pasta prestatzen eta kazetaritzan lehiatuko dira. Talde bakoitzeko bi kide sukaldean ibiliko dira, eta gainerakoek Izan Kazetari lehiaketan parte hartuko dute. Ondotik, bazkaria izanen da, eta arratsaldean proba konbinatuetan lehiatuko dira. 17.00-18.00ak aldera, herrira jaitsi eta joko berri bat probatuko dute; kaxa jokoa, hain zuzen ere. Uhaleriak jarrita, ardo kaxekin ahalik eta dorre altuena egin beharko dute parte-hartzaileek.

Lehiaketak alde batera utzi, bizikletak hartu eta txiste-bizi poteoa eginen dute herriko ostatuetan barna. Talde guztiek txiste bat kontatuko dute pote bat hartu bakoitzean. Indarrak hartzeko, Altzateko ostatuen atarian merienda-afaria izanen da. 21.00etan, Aritz Sound Systemek kontzertua eginda amaituko da besta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo