ANTZERKIA
«Lapur zuloa» antzeslana gaur, aurtengo Baztandarren Biltzarra bestari laguntzeko
Baztandarren Biltzarra Elkarteak antzeslan bat antolatu du gaurko. Aukeratutako obra arrakastatsua Kanpingags-en «Lapur zuloa» da, komedia beltza eta samurra, garratza eta atsegina. Obsesioak jotako lau pertsonaiaren bizitzak gurutzatzen dira. Mota guztietako terapiak probatu dituzte: jateari uzteko, erretzeari uzteko, lapurtzeari uzteko... Eta arazo horiek burutik kendu ezinik dabiltza guztiak. Halako batean, lapurreta erraza egiteko aukera agertzen zaie...