GARA > Idatzia > Kirolak

Lliga Federala

MRA Navarrak Vigoko puntuak behar ditu

J.L. | IRUÑEA

MRA Navarrak Vigon jokatuko du gaur, Celta taldearen aurka 18.30etatik aitzinera. Nafarrak azkenaldian ez dituzte emaitza oso onak lortu, eta bolada txar hori gaur apurtu nahi dute.

Galiziarrak sailkapeneko azkeneko postuan daude, eta mailari eusteko dituten aukera apurrei eutsi egin nahi die, eta horretarako gaurko puntuak ezinbestekoak dituzte. Beraz, ez da partida erraza izango, baina berdeek ere puntuak behar dituzte, bestela gaurko jardunaldiaren ostean, zortzigarren postuan ere gera baitaitezke. Gaur irabazteko, ordea, azkenaldian baino partida hobea egin beharko dute Arregiren mutilek, bestela jai izango baitute.

Gascon eta Gomez

Jokalariei dagokienez, Gascon eta Gomez izango dira nafarren bajarik garrantzitsuenak. Biak ebakuntza eginda daude, eta bi jokalariak amaituta dute aurtengo denboraldia.

Bestetik, gaur amaituko da Zuillarezko Mailako lehen fasea, eta datorren astelehenean egingo dute igoera faseko zozketa. GSI Bilbok jadanik txartel hori ziurtatuta dauka, eta multzoko lehen postua ere ziurtatuta duenez, azkeneko partida etxean jokatu ahal izango du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo