GARA > Idatzia > Kirolak

Liga Federala

Maulek eta Nafarroak azken aukerak dituzte

 

J.L. | BAIONA

Liga Federalean, Lehen Mailan, bi jardunaldi bakarrik geratzen dira jaitsierako fasean, eta Nafarroak eta Maulek duten guztia eman behar dute geratzen diren bi norgehiagoka hauetan..

Hala ere, Nafarroa Behereko taldeak oso zail dauka maila galtzea. Gauzak oso gaizki egin beharko lituzke, eta gainerakoek, berriz, oso ongi. Hala ere, gaur irabaztea ongi etorriko litzaioke, azkeneko jardunaldia lasai-lasai jokatu ahal izatzeko, eta inongo ezusterik izan ez dezan.

Hori-gorriek, ordea, ez dute norgehiagoka samurra izango, gaur Marmanden arituko baitira 18.00etatik aurrera. Ia jokalari guztiak jokatzeko moduan izango ditu Nafarroa Behereko taldeak.

Maulek gauzak zailago ditu, beren partidak irabazi egin beharra baitauka, eta gero beste emaitzen zain egon. Zuberotarrek gaur jokatuko dute etxean denboraldiko azkeneko norgehiagoka 17.00etatik aurrera, eta Mazamet hartuko dute. Maulek ere boladarik txarrena pasatuta duela ematen du, baina ez du hala ere lan erraza izango. Dena dela, Nafarroa eta Maule dauden lekuan egoteak sekulako meritua du, hiriburu handiko taldeen aurka neurtzen baitira, eta biztanleez gain, aurrekontuak ere askoz ere handiagoak dituzte, eta haien pare egotea ez da gutxi.

Igoerako lehian, bigarren fasea amaituko da asteburu honetan, eta Donibane Lohizunek ez dauka jadanik ezer egiterik. Gainera, denboraldia etxean, Pabiloi Urdinean, amaituko du. Igandean, 15.0oetatik aitzinera Nimes hartuko dute, eta garaipen eder batekin amaitu nahi dute aurtengo denboraldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo