GARA > Idatzia > Athletic

ATHLETIC Beherapenaren arriskutik ihesi

Jauzia gelditzeko eta xedea gertuago izateko aukera

Bi partida jarraian galdu ondoren, Athletic derrigorrezko garaipenaren bila irtengo da bihar, etsaia egiten ari den denboraldi ona kontuan hartu barik

BILBO

Hirugarren astez jarraian, Athletic sailkapenaren goialdeko talde baten aurka arituko da asteburu honetan. Oraingoan, izenik gabeko etsaia izango du, baina Recreativo nolako denboraldia egiten ari den kontuan hartuta, norgehiagoka aurrekoak bezain zaila izango dela ziurta daiteke hasi aurretik.

Zoritxarrez, talde zuri-gorriaren egoera ez da berbera, larriagoa baizik. Sevillaren eta Real Madrilen aurka behartuta bazegoen, are gehiago bihar, bi partida horietan punturik lortu ez duela kontuan hartuta. Horiek hala, Athletici ezin zaio axola arerioa zein den ez eta zein helburuekin edota ibilbidearekin heltzen den partidara ere; nahikoa dute bilbotarrek beren arazoekin.

Zein dira arazo horiek? Argi daude, nagusiak gutxienez: taldearen egoera sailkapenean eta azken bolada honetan areagotu diren jokoaren gabeziak. Batez ere, golak jasotzeko erakusten ari den erreztasuna.

Ander Murillok argi utzi zuen atzo Nuevo Colombinotik hiru puntuak ekartzeko zuri-gorriek egin behar duten lehen gauza, «golik ez jasotzea» dela. Hala, bi helburu lortuko lituzkete: bilbotarren konfiantza handitu, aurreko asteetako hondamendia etendu eta «Recreativori min egiteko lehen urratsa eman, hala puntu bat ziurtatuta edukiko dugulako. Eta gero, gainontzeko bien bila joan beharko ginateke», esan zuen jokalari donostiarrak.

Helburu hori eskuratzeko, ezinbestekoa izango da «zelaira irteten diren hamaika jokalarien konpromisoa». «Kontzentrazio eta intentsitate osoz ekin behar diogu partida honi, batez ere Recreativok bere zelaian oso puntu gutxi galdu duela ikusita. Baina egin behar duguna argi badaukagu eta guztion konpromisoa lortzen badugu, hiru puntuak eskura ditzakegu», azaldu zuen.

Hala espero du Murillok, norgehiagoka horrek «izugarrizko garrantzia» baitauka harentzat. «Garaipena lortuz gero» azken boladako jauzia geldituko lukete bilbotarrek, baita «helburutik oso gertu» geratu ere.

Josu Sarriegi taldekidearekin ados azaldu zen partidaren inportantziari buruz hitzegiterakoan. Baina bere ustez, taldeak erabil dezakeen bideak ez dauka horrenbesteko garrantzia, beti ere helmuga berberara heltzen bada. «Egia da hainbeste gol ez jasotzen saiatu behar dugula, baina helburu bakarra puntuen bila joatea daukagu. Berdin dio lau gol jasotzen baditugu -esan zuen, lehen itzulian Recreativok San Mamesen 4-2ko emaitzaz galdu zuela gogoraratuta-, partida amaieran garaipena eskuratzen badugu».

Azken saioa Huelvan

Atzo spa saioa izan ondoren, Athleticek asteko azken saioari ekingo dio gaur. Ateak itxita, Huelvan eta arratsaldez izango da, zuri-gorriek goizean bidaiatuko baitute Andaluziara. Momentuz, deialdirik ere ez dago, talde osoa joango baita.

EGUTEGIA

Hirugarren astez jarraian, Athletic sailkapenaren goialdeko talde baten aurka arituko da. Oraingoan, izenik gabeko etsaia baina, dudarik ez, aurrekoak bezain zaila.

HELBURUA

Ander Murillok ez du golik jaso nahi. Josu Sarriegiri ez zaio axola, betiere Athleticek gehiago sartzen badu. Adostasuna dago, hala ere, helburu nagusiari buruz hitz egiteko orduan: derrigorrezkoa da puntuak eskuratzea.

El equipo femenino prepara su cuarto alirón

El Athletic prepara el asalto a su cuarta Superliga. A partir de las 10.30 horas, Iñigo Juaristi dirige en Lezama la última sesión ante el choque que enfrentará mañana a las rojiblancas con el Torrejón (San Mamés, 12.00 horas).

Un partido que las rojiblancas están obligadas a ganar, si no quieren depender de lo que haga el Espanyol, empatado a puntos pero con gol average desfavorable. En principio, las bilbainas afrontan un encuentro más asequible que las catalanas, que reciben a un complicado Rayo Vallecano -el mismo que el pasado domingo derrotó al propio Athletic-. Habrá que luchar, aún así, contra los nervios propios y la capacidad realizadora del Torrejón.   GARA

Concentración en Cádiz la próxima semana

El Athletic no regresará a Bilbo tras su enfrentamiento con el Recreativo. Según comunicó ayer el club, se aprovechará el desplazamiento a tierras andaluzas para que toda la plantilla realice una concentración en la localidad gaditana de Chiclana de La Frontera.

Nada más concluir el partido del domingo, los rojiblancos se desplazarán a su lugar de concentración, el Hotel Barrosa Palace de la urbanización Novo Sancti Petri, para regresar a Bilbo el próximo viernes 11 de mayo por la tarde, en vísperas de recibir en San Mamés al Deportivo de la Coruña.

El cuerpo técnico del Athletic se remitió a la «positiva experiencia» de la concentración realizada por el equipo en Valencia el pasado mes de enero como principal argumento para este nuevo stage. «Esperamos cargar las pilas de aquí al final de la temporada, dada la intensidad de los encuentros que se avecina» se explicó desde el club.   GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo