GARA > Idatzia > Kultura

Pailazo, eta magialariek bere egingo dituzte Arrigorriagako kaleak

 

GARA | ARRIGORRIAGA

Kale-antzerkia sustatu nahian, Arrigorriagako kaleak umorez beteko dira datorren astean XII. Nazioarteko Pailazo Jaialdiaren bidez. Munduko txoko ezberdinetatik etorritako 16 talde arituko dira herriko kokaleku ezberdinetan -gehienak kalean eta doan- euren saioak eskaintzen eta, herriko alkate den Alberto Ruiz de Azuak azaldu duenez, «herritar eta bisitari orori, batez ere txikienei, irribarrea lapurtzen».

Ostegunean, hilak 17, Albaceteko Marta Carbayok emango dio hasera jaialdiari «Cantaclown» lanarekin eta, biharamunean, gurean aski ezagunak diren Kiki, Koko eta Moko nafarrek eta Taun Taun gipuzkoarrek hartuko dute lekukoa, Valladolideko Azar Teatro eta Kalaluniako Pepa Planarekin batera. Azken honek, gainera, «Hartzadia» lana estreinatuko du Arrigorriagan.

Manic Freak argentinarrek eta Estatu frantsesetik etorriko den Alain Vigenauk ere saio berriak aurkeztuko dituzte larunbatean («Pequeño payaso» eta «Alarm», hurrenez hurren), eta Fuman madrildarren, La Tal kataluniarraren, Malagako El Espejo Negroren eta Danimarkako Lice de Lux taldeek itxiko dute eguna.

Jaialdiaren azken egunerako utzi dituzte Gari, Montxo eta Joselontxoren emanaldiak, beste bi estreinaldirekin batera: Los Herrerita kataluniarren «The Flamingo's» eta Gardi Hutter suitzarren «Juana D'Arpo». Hauen ondotik ariko dira Estatu espainoletik eta Brasildik etorri diren Los Gongers taldea eta Palo Q'Sea kolonbiarren saioak.

Aipatutako emankizunez gainera, Gurutzetako Ospitalean haurrei bideratutako saioa egitekoak dira eta, jaialdiaren ekitaldi osagarri gisa, magia erakusketa eta klown ikastaroa ere antolatu dituzte.

Ficha

Fecha: Mañana.

Lugar: Teatro Barakaldo

(Barakaldo).

Hora: 20.30 h.

Entradas:

14,50/17,50 euros.

Fitxa

Lekua: Arrigorriaga (Lonbo aretoa, kiroldegia eta herriko kaleak). Kale-ekitaldi bana Erandio, Sondika eta Bermeon.

Data: Hilaren 17tik 20ra.

Salneurria: Kaleko saioak doan. Aretoetakoak 3/5 euro.

Informazioa eta egitarau osoa: www.arrigokultura.org

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo