GARA > Idatzia > Errugbia

Liga Federala

Maulek eta Nafarroak azkeneko aukera dute

J.L. | DONOSTIA

Liga Federalean, Lehen Mailako azkeneko jardunaldia jokatuko da, eta Nafarroak eta Maulek mailari eusteko azkenen aukera izango dute.

Dena dela, oso zaila izango da Nafarroa Beherekoek maila galtzea. Gorri-horiek Ceret taldea hartuko dute bihar 15.00etatik aurrera Donibane Garazin.

Nafarroa behereko hiriburura datorren taldeak maila ia galdua du, eta euskaldunek ez lukete arazorik izan behar garaipena eskuratu eta mailari eusteko.

Maulek, zailago ditu gauzak. Irabazten badute jarraitzeko moduan izango dira, azken orduko ezusterik ez bada. Galtzen badute, berriz, datorren urtean Bigarren Mailan izango dira. Partida, gainera, garrantzitsua izango da zuberotarren aurkarientzat ere, horiek ere egoera berean baitaude. Hori bai, zuri-gorrien atzetik daude haiek. Maule Sarladas taldearen zelaian arituko da bihar, 15.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo