GARA > Idatzia > Non Zer

Makil dantzen nazioarteko jaialdia Iruñean eta Eibarren

Euskal Herriko, Kataluniako, Aragoiko, Errioxako, Castelloko, Ingalaterrako eta Portugalgo makil dantzariek parte hartuko dute maiatzaren 19an eta 20an Iruñean eta Eibarren izango den makil dantzen nazioarteko jaialdian. The Britannia Coco-nut Dancers of Bacup taldeak parte hartuko du. Portugaldik Pauliteiros de Miranda do Douro taldea izango da jaialdian, makil dantzen tradizio bizi eta aberatsa duena. Guztira 19 taldek parte hartuko dute eta Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeek antolatua da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo