GARA > Idatzia > Gutunak

Josu Diez Lopetegi, Itziar erkizia... Azpeitiko Anbulategiko Bezeroak Atenditzeko Eremuko langileen izenean

Soldata eta lan baldintza bidezkoak

Kohesio eta Osasun Sistemako Kalitate eta, Osasun Arloko Lanbideen Ordenazioko Legeek, Estatuan karrera profesionalaren garapenerako eskubidea onartzen dute.

Osakidetzak, hobekuntzak errekonozitzen ari da mediku eta erizainei, pertsonal ez sanitarioa kontuan hartu gabe, hau da, telefonista, idazkari laguntzaileak, zeladoreak eta abar.

Uste dugu, pertsonal ez sanitarioak garenok ere Osakidetzako profesional eta langileak garela.

Noiz iritsiko da gure txanda? Zergatik hasi behar da beti pertsonal sanitarioarengandik?

Kolektibo honek bere nahigabea adierazi nahi du gure lanaren errekonozimendu faltagatik maila guztietan.

Gure ustez, Osakidetzak hiritarrei eskaintzen dien zerbitzurako oinarrizko zutabe gara.

Norbaitek zalantzarik badu, froga dezakegu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo