GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-zulatzaileak

Galdames taldeak irabazi du Euskal Herriko Ligako lehendabiziko saioa

Lehia ikusgarria izan zen Euskal Herriko Ligako estreinako jardunaldian, eta amaieran Galdamesek lortu zuen garaipena. Badirudi Galdames eta Jaizubia izan daitezkeela Ligako faboritoak, eta lehen saioan bikain aritu ziren. Bizkaitarrak, ordea, hobeto ibili ziren, eta 14 zulo eta 7 cm egin zituzten. Bigarren Jaizubia geratu zen, eta Ortuella izan zen hirugarren sailkatua. Horiek ere oso itxura ona eman zuten lehen jardunaldian, eta kontuan hartu beharko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo