GARA > Idatzia > Ikusmira

Protestak normaltasun demokratikoaren faltan

Hauteskunde kanpaina honetan ezker abertzalea zenbait alderdiren ekitaldietan egiten ari den protestak ezin dira normaltasun demokratikoan sartu. Hauteskunde kanpaina batean ez baita normala horrelako egoera ezerosoak sortzea. Izan ere, duela lau urte arte hauteskunde kanpainetan lasaitasuna zen nagusi, eta alderdiek elkarri aurpegiratzen zioten ekintzarik larriena kartelen bat aurkari politikoarenaren gainean jartzea baino ez zen. Baina ezker abertzalearen jarrera ez da hauteskunde taktika bat, baizik eta normaltasun politiko horren faltak erakarritakoa eta, beraz, ez da ezker abertzaleak aldez aurretik erabakia. Salaketa ekimen horiek normaltasun demokratikoaren falta hori nabarmen uzten dute. Testuinguru horretan hartzen dute zentzua elkarretaratze horiek, euskal gizartearen sektore zabal bati hauteskunde lehian berdintasun egoeran parte hartzea galarazita. Egoera horren erantzule nagusia Gobernu espainoleko alderdia da, baita PP ere, baina EAJren jarrera, kanpaina hasi arte, hitzez behintzat, inor baztertzearen kontrakoa, kanpaina hasi bezain laster legez kanpokoen aurkako erasoa bihurtu da. Larunbatean Imazek «parasitoak» esan zien mitin batean bere hitzak mozten saiatu ziren gazteei. Ez dira parasitoak beren lan politikoa instituzioetara eraman nahi dutenak, haien absentziaz baliatzen direnak baizik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo