GARA > Idatzia > Errugbia

Errugbia Ohorezko Maila

Getxok behar zuena egin du mailari eutsi ahal izateko

Bizkaitarrak oso ongi hasi ziren, baina bigarren zatiko lehen zazpi minutuetan hiru entsegu egin zizkieten, eta orduan gauzak zail jarri zitzaizkien Hala ere, ongi erreakzionatzen jakin zuten

MADRID NOROESTE 29
GETXO ARTEA 40

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Getxo Arteak balentria handia egin zuen atzo Madrilen irabazita, eta mailari eusteko txartela lortu zuen. Bizkaitarrek partida ona jokatu zuten. Tartean huts-egite batzuk egin zituzten, baina burua ez zuten galdu, eta izandako erreakzio bikainari esker irabazi zuten.

Getxo hastapenetik atera zen garaipenaren bila, eta hamahirugarren minuturako, 0-8 aitzinetik zen. Guadarramak oso goiz lortu zuen euskaldunen entsegua, eta Palumbok lehen jaurtiketan egindako hutsa ekidin zuen zigor-kolpe bat gauzatuta. Gero, euskaldunen lehen beherakada heldu zen, eta hiru minutuan bi entsegu lortu zituzten madrildarrek. Eskerrak ez zituzten transformatu, eta galtzen jarri arren, oso gertu zuten Madrid taldea.

Getxok, ordea, burua ongi altxatu zuen, eta Palumbo argentinarrak berriro ere euskaldunak aitzinetik jarri zituen drop bat eginda. Eta lehen zatiko azkeneko jokaldian Aratz Gallastegik amaiera paregabea eman zion bizkaitarrek erasoan egindako jokaldi bati. Hala, bigarren entsegua lortu zuen. Gero, Palumbok ez zuen hutsik egin.

Bigarren zatiaren hastapena beldurgarria izan zen jokalari horientzat, madrildarrek lehen zazpi minutuetan hiru entsegu egin baitzituzten, hain zuzen ere. Bizkaitarrek huts dezente egin zituzten, eta etxekoek ez zuten barkatu. Hiru entsegu egin zituzten, eta horietako bi, gainera, transfomatu zituzten. Orduan, markagailuak 29-18 erakusten zuen, eta gauzak oso zail zeuden Getxorentzat.

Berriro ere, ordea, burua altxatu zuten, eta garaipenaren bila joan ziren. 23. minutuan partidari buelta eman zioten, eta 29-32 aitzinatu ziren getxoztarrak. Hortik amaierara ez zuten beste hutsik egin, eta mailari eusteko behar zuten garai- pena segurtatu zuten.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo