GARA > Idatzia > Athletic

ATHLETIC Mantentzeko borrokaREAL Champions League

Igandeko emaitzek haserrea eta larritasuna areagotu zituzten

Realak Celtari Anoetan irabazi dionez, talde zuri-gorriaren aldea jaitsiera postuekiko puntu bakarrera murriztu daEl Alaves logró su primer triunfo en Mendizorrotza ante la Real, reafirmando las aspectomando las aspectomando las aspectos

BILBO

Haserrea eta larritasuna. Horietxek dira, dudarik ez, Athleticen egungo sentimendua laburbiltzen duten hitzak.

Argi dago, gainera, zeintzuk diren haserre eta larritasun horiek sortu dituztenak. Pino Zamoranok La Romaredan egin zuen «emanaldia» eta taldeak sailkapenean duen egoera, jaurdunaldia amaitutakoan.

Athleticek beherapen postuetan zuen aldea, izan ere, puntu bakarrera murriztu da Realak atzo Celta gainditu baitzuen. Egia da zuri-gorriek oraindik beren eskuetan daukatela mantentzea, baina presioak gorantz egiten duen heinean -eta argi dago horrela egin duela, beste aukera bat aprobetxatzen ez baitu jakin-, ongi jokatzeko eta emaitza onak lortzeko gaitasunak, normalean, beherantz egiten du. Boladek ere zeresan handia izaten dute futbolean, eta, arlo horretan, bilbotarrak galtzaile dira memento honetan. Ez dute garaipenik lortu azken bost jardunaldietan; gaur egun daukaten aurkari zuzenenak, Realak, ordea, hiru norgehiagoka irabazi ditu.

Argi daukate Manek eta bere gizonek, gainera, hainbat gauza aldatu beharko dutela aurrera egin nahi badute. Batez ere, golak jasotzeko daukaten erraztasuna. Inork ez du zalantzan ipintzen La Romaredan epailearen lana erabakigarria izan zela, baina Athleticek, berriro ere, izugarrizko akatsak egin zituela ez du inork ukatuko. Lehen mailan gol gehien jaso dituen bigarrena daukagu Athletic -Nastici hiru gehiago egin dizkiote-; 59, hain zuzen ere, 35 partidatan. Eta horren erantzule nagusia Athletic bera da.

Aurkako kanpaina

Argi dago, hala ere, «laguntzak» izanez gero, errazagoa dela akatsak izatea. Eta Zaragozan bizitakoa horren adierazgarri izan daiteke.

Presidenteak, entrenatzaileak, jokalariek, komunikabideek, zaleek... Den-denek bat egin dute Pino Zamoranoren epaiketa kritikatzean. Batez ere bilbotarrek hainbatetan -epaileen laguntza famatua, Villarren iragan zuri-gorria dela-eta- entzun behar izan dutena.

Zaragozan, izan ere, Athleticen aurkako kanpaina baten susmoa sortu zen. «Oso haserretuta nago -esan zuen Ana Urkijo presidenteak- Sergiok Adurizi egin dion penaltia seinalatu ez dutelako. Oso zaila suertatzen zait kasualitatea izan dela esatea, eta argi daukat horrelako epaiketekin ezin dugula baldintza beretan jokatu».

Manek, berriz, taldeak «hauskortasun defentsiboa» nabaritu zuela onartu zuen. «Oso kaltetuta sentitzen naiz zorigaiztoko epaiketa dela-eta. Epailearen erabakigarria izan da, dudarik gabe». Joseba Etxeberriaren esanetan, gertatuko hainbat gauzak «usain txarra» izan zuten.

GOLAK

Athleticek izugarrizko defentsa akatsak egiten jarraitzen du. 59 gol egin dizkiote 35 partidatan, eta horren erantzule nagusia Athletic bera da. Baina argi dago, hala ere, «laguntzak» izanez gero, errazagoa dela akatsak egitea.

Igor Gabilondo regresó de Zaragoza con un traumatismo en el pie

El entrenamiento de recuperación que realizó ayer el Athletic se saldó con la baja de Igor Gabilondo, que regresó de Zaragoza con el mismo disgusto de sus compañeros y, además, con un traumatismo en el pie derecho, que habrá que seguir a lo largo de la semana para ver si estará en disposición de enfrentarse al Mallorca.

Los servicios médicos del Athletic, por otra parte, informaron de que los otros dos lesionados del equipo, Pablo Orbaiz y Javi Casas, marchan por buen camino en sus procesos de rehabilitación. El defensa, de hecho, ya puede trabajar con el grupo, aunque sea con menor intensidad que el resto.

La plantilla, por otro lado, regresará al trabajo mañana a las cinco de la tarde.  GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo