GARA > Idatzia > Euskal Herria

Emakume batek etxebizitza soziala lortu du gose greba egin ondoren

GARA |

Donibane Lohizuneko Nathalie Henry bost seme-alabaren ama eta elbarritua da eta, lau egunez gose greba egin eta gero, etxebizitza sozial bat eskuratzea lortu du.

Lapurdiko kostaldeko Akotz auzoan «mobil-home» batean bizi da Henry anderea bere hiru seme-alabekin; laugarren semea bi asteburutik behin eta eskola-oporretan izaten du ere berarekin. Bazen urtebete baino gehiago Nathalie Henryk berarentzat eta bere familiarentzat etxebizitza sozial bat eskatu zuela, baina ez zuen inolako erantzunik jaso.

Gose greba bost egunez egin ondoren, departamentuko HLM (Alokairu Moderatuen Habitata) bulegoarekin ahozko hitzarmen batera ailegatu da eta hiriko Urdazuri auzoan bi gelako apartamentu bat izanen du hemendik gutxira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo