GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

HAUTESKUNDEAK EUSKAL HERRIAN

EH Bairen ustez, «Barnealdeak berezko garapen-eremua izan behar du»

Barnealdeko desertifikazioa, bere garapena, gazteriaren etorkizuna, laborantzaren geroa, garraiobide «erraldoi eta suntsigarrien» proiektuak, lurraldearen ezagutza geografikoa eta instituzionala dira, besteren artean, Euskal Herria Baiko IV. hautes-barrutiko Leonie Agergaray hautagaiak eta Mirentxu Lako bere ordezkoak aurkeztu dituzten programaren ardatzak. Horiek gauzatzeko, beraiekin batera «Euskal Herriari bai» esatera gonbidatu dituzte boto-emaileak.

Maria AIZPURUA| UHARTE HIRI

Donapaelutik gertu dagoen Uharte Hiri herrixkatik atzo goizean igaro ziren hainbat kamioi eta auto-gidarik ezusteko galanta izan zuten elizaren pareko bidera iritsi zirenean. Izan ere, erdi-erdian bidesari batekin, eta langarekin ere bai, egin zuten topo.

Langa igo aitzin ez zuten, ordea, ordainsaririk kitatu behar; Leoni Aguergaray eta Mirentxu Lako hautagai abertzaleek, beste kide batzuen laguntzarekin banatzen zituzten orriak hartzea aski zuten bidea jarraitzeko.

Alta, inguru horretan egiaz bidaisaria izateko aukerak izan badira. Izan ere, Iruñea eta Donibane Garazi lotuko lukeen 2x2 autobidearen proiektua gauzatuko balitz, litekeena da antzeko egiturak ezartzea igarobidea ordainarazteko. Ekimen horrekin, Euskal Herria Bai (EH Bai) koalizioko hautagaiak eta bere ordezkoak Pirinioz Gaindiko autobidearen aurkakotasun sendoena adierazi nahi izan zuten. Puntu hori da, hain zuzen, IV. hautes-barrutirako programa osatzen duen nagusietakoa.

Aguergarayk adierazi zuen herritar eta esparru guztietako eragile ugari agertu dela autobide horren kontra. «Prefosta, EH Bai ere arras kontra da. Barnealdeko lur hoberenak ukitzen ditu proiektuak eta geuk ere gure ezadostasuna ozenki adierazi nahi dugu» gaineratu zuen.

Laborantzarena da programaren beste ardatza. Zuberoaren ekonomian %21,5 eta Nafarroa Beherekoan %26,3 hartzen du laborantzak eta 3.500 etxalde daude hautes-barrutian, gehienak kalitatezko mozkinak ekoizten dute. «Barnealdeko garapenerako, funtsezko esparrua» da EH Bairen aburuz.

Horrenbestez, herri eta iraunkorra den laborantza baten alde egiteko engaiamendua hartu du eta Euskal Herriko Laborantza Ganberaren ekimena eta jarduera guztiz babestearekin batera, jitez aldaturiko organismoen erabilpena salatzen dute.

Herrian bizi

Herrian bizi eta lan egiteko aukera bermatzea EH Bairen kezka nagusietakoa da. Etxebizitza duina denentzat segurtatzea eta «baztertzen duen espekulazioari» aurre egitea ezinbestekoa da hautagaia zuberotarrarentzat «lurra sos errazaren izenean ezin dugu saldu, behin saldutako lurra betiko galtzen baita. Odol huste ikaragarria eta lurraldearen desertifikazioa kronikoari aurre egin behar diegu» esan zuen.

Biztanleria eta, bereziki, gazteria lurraldean egonkortzeko, garapen ekonomiko azkarra sustatzea du helburu EH Baik . Horretarako, Pau-Baiona ardatzetik aldenduta, Barnealdea «berezko garatze-eremu propiotzat hartzea» beharrezko dela deritzote, «egitura hurbil eta erabakigarriak izatea ahalbidetuko lukeelako».

Lurraldea aitortu

Laugarren ardatza hautes-barrutiaren lurraldetasunarena da. Agueragarayk eta Lakok nabarmendu zuten, «abertzale eta koherentzia ikuspegitik, Biarnoko hainbat herrirekin nahastutako hautes-barrutia onartezina» dela. Pasqua ministroak bere garaian egindako moldaketa salatu zuten: «Lurraldea naturalki Nafarroarekin artikulatu behar den hein berean, Zuberoak ere dena du irabazteko mendebalderatuz eta Nafarroa Beherari hurbilduz. Euskal lurraldearen egiazko ezagutza instituzionala bideratzeko baliagarria da Biarnorekin nahastatua ez izatea».

Datozen egunetan egingo dituzten ekimen eta aurkezpenen berri eman zuten eta, ekainaren 3an Baionan egingo duten kanpainako ekitaldi nagusira joateko deia egin zuten.

37 candidatos en Ipar Euskal Herria para optar a 3 escaños

La campaña electoral para elegir a los diputados a la Asamblea Nacional ha comenzado a las 00.00 horas de hoy. En Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa los electores vascos podrán votar a un total de 37 candidatos, (17 de los cuales son mujeres), un número sensiblemente inferior a las anteriores elecciones legislativas en las que concurrieron, concretamente, 46 candidatos.

Los vascos de los tres territorios votarán en tres circunscripciones, una de ellas, la IVª, compartida con parte del Bearn. Esta vez sólo hay tres candidatos abertzales, que se presentan, además, en coalición al haber decidido AB, Batasuna y EA formar Euskal Herria Bai. El PNB ha anunciado que apoyará a los candidatos de la UDF-MoDem en la Vª y VIª circunscripción y no se ha pronunciado respecto a la IVª. Precisamente los resultados que pueda obtener la recién presentada formación centrista han creado expectación ya que, tradicionalmente tiene bastante fuerza electoral en Euskal Herria y en el Bearn.

En la VI, si no hay grandes sorpresas, será la nueva ministro de Interior Michèle Alliot-Marie quien debiera hacerse, una vez más, con el escaño.

De todos modos, tras los resultados de las presidenciales, en Euskal Herria, la pugna electoral se dará, principalmente, entre los candidatos de los tres grandes partidos estatales: la UMP cuyo candidato Nicolas Sarkozy ha ganado por los pelos, el PS que ha avanzado, e incluso ganado, en dos de las circunscripciones y el mencionado MoDem. M.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo