GARA > Idatzia > Herri-kirolak

SEGA

Euskaldunek lan bikaina egin dute Okzitanian

J.L.| DONOSTIA

Lan bikaina egin dute euskaldunek Okzitanian asteburu honetan jokatu duten saioan. Bertan, Okzitaniakoak, Kataluniakoak eta euskaldunak ziren. Hala ere, lehiaketa berak baino garrantzi gehiago omen zuen, han hiru eskualdek egin zuten elkarretaratzeak.

Hala ere, garbi geratu da euskaldunak ohitu direla nazioartekoan lan egitera ere, eta Tolosa inguruan egin den saio honetan joan diren hiru kideek lan ezin hobea egin dute. Mitxelena eta Altzo joan ziren mutiletan, eta lehenengo eta bigarren geratu ziren. Mazkiaran joan zen nesketan, eta berak lehen postua lortu zuen. Segalariek bost minutuko lana egin behar zuten, eta tarte horretan ahalik eta belar gehien ebaki behar zuten, nahiz eta txukuntasunak ere garrantzi handia zuen.

Euskaldunek hurrengo saioa egingo dute Gironan, Katalunian, ekainaren 10ean, eta han ere Kataluniakoak eta Okzitaniakoak izango dituzte aurrez aurre. Aurtengo erronka, ordea, Europako Txapelketa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo