jardunaldiak
Kultur bilakaera Mendebaldeko Pirinioetan Donosti Ereski kultura jardunaldietan
Pirinioetako mendikatearen mendebaldean errotu eta bizirik dirauen kulturaren oihartzuna izatea da oraingoan Donosti Ereski abesbatzak bere buruari jarri dion erronka. Bi atal izango ditu: Donostian antolatu dituzten hitzaldiak batetik, eta Pirinioetan zehar egitekoak dituzten bira artistikoak, bestetik. Gaurko hitzaldia Xabier Peñalverren «Los crómlech del Pirineo» izango da.