84 urteko gizon bat hil da autoa errepidetik aterata
GARA |
Atzo eguerdian Artiedan (Nafarroa) izandako istripu batean Oibar-ko 84 urteko gizonezko bat hil zen. NA-150 errepidean gertatu zen istripua, Artiedatik pasatzean, 13.20an. Atzo, oraindik ere ez dakiten arrazoiengatik, gizonak gidaturiko ibilgailua errepidetik atera zen. Foru-polizia, suhiltzaileak eta inguruko mediku talde bat bertaratu ziren istripua gertatu zen lekura, baina ez zuten ezer egiterik izan. Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi zutenez, Oibar-ko bizilaguna da, baina ez zuten nor den ezagutarazi nahi izan.