GARA > Idatzia > Euskal Herria

Artiedan Itoitzen beste 28 lurrikara sumatu eta jada 915 izan direla salatu dute

GARA |

Itoitzeko Koordinakundeak asteburuan sumatutako lurrikaren berri eman zuen atzo. Ostiraletik igandera bitarte 28 lur-mugimendu jaso ditu Geografia Institutuak Itoizko urtegian eta inguruan. Horietatik %60, 7 Nagore herrian sumatu dira, eta %28,5, urtegian bertan. Azkeneko horietako bat urtegiaren ezkerraldeko paretan gertatu da; Koordinakundeak salatu zuenez, mugitzen ari den aldean. Lurrikaren %78 urtegiaren inguruko 3 km-ko erradioan gertatu dira, horietako bat, igande iluntzean izandakoa, Zalba herrian sumatu zuten. Ritcher eskalan 1,3ko indarra izan zuen.

Joan den asteko osteguna eta ostirala bitartean, hamabi lurrikara sumatu zituzten, eta urtegia betetzen ari direnetik denetara 915 izan dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo