GARA > Idatzia > Errugbia

Sokatira

Goiherri eta Gaztedi berdinduta geratu dira 640 kilotan

J.L. | DONOSTIA

Goiherri eta Gaztedi A taldeek berdinduta amaitu zuten herenegun 640 kiloko lehenengo jardunaldia. Bi talde horiek gainerako guztiak mendean hartu zituzten, eta beren artean berdinduta geratu ziren.

Bi talde horien atzetik, Areso sailkatu zen. Nafarrek aurrekoekin galdu zuten, baina mendean hartu zituzten Mutriku eta Gaztedi B. Mutrikuk Gaztedi B taldeari bakarrik irabazi ahal izan zion, eta horiek azkenak geratu ziren denak galduta.

Sailkapena: Goiherri eta gaztedi B 4,5 puntu, Areso hirugarren 3 punturekin, Mutriku laugarren 2 punturekin, eta Gaztedi B azkena geratu zen puntu batekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo