TOPAKETAK
Arantzazu Afrikarekin elkartzeko gune bihurtuko da datorren astean zehar
Baketik elkarteak eta Tau Fundazioak Afrikari buruzko astea antolatu dute «Arantzazu, Afrikarekiko elkargune» izenburupean. Jarduera programa bi zatitan banatzen da: astelehenetik ostiralera, 18.00etatik 20.00etara, Afrikako errealitateetara hurbiltzeko ikastaroa izango da Mbuyi Kabunda irakaslearen eskutik, eta asteburuan, hainbat jarduera sozio-kultural egingo dira (hitzaldiak, dokumentalak, Mamadu Cissokoren kontzertua, M'Lomp Elkarte Kulturalaren musika saioa, mendi irteera...). Beharrezkoa da 943-251005 telefonoan izena ematea.