Jean-Louis Davant 2007/5/31. Euskal Herria.
Bozka, bokza?
Iparraldean bi bozken artean giaudetzü: bi bozka, bena lau ekitaldi, ez da güti! Hegoaldean aldiz, proportzionalari esker, aldi bakoitx erabaki da dena. Ordü züan. Zer grasaila! Enetako berri hon bakoitxa Nafarroa garaian agitü dena:gobernü berri baten esperantxa. Handiago zatekean Batasuna haizü izanez. Aipagarri da halere "Nafarroa Bai" taldearen arrakasta. Agian PSN et IU alderdiekin antolatzen ahalko dira politika sozial baten alde, baita Nafarroa idekiago baten alde, bereziki eüskararen alorrean eta beste eüskaldünekiko harremanetan.
Guretako hanitx inportant da Nafarrekin haboro kürütxatzea. Kasik müga güzia haiekin dügü, eta gisa oroz hüllan dütügü: historiaz eüskalkiaz, bizipidez, politikako plegü eta joerez... Esküina zinez indartsü da han eta heben. Nolazbait igiaraz behar dügü, bereziki eüskararen alde, bai eta aüzoen arteko harreman normal elibaten alde. Ez da sano Nafarroako alderdi handienak bizkarra eman dezaien bere hizkuntza natüralari eta beste bi eskualdeer: mendebaldekoari eta iparraldekoari.
Ez dü hortako abertzale izan beharrik. Esküineko Nafarroari ere mintzatü behar deiogü, beti errespetü hau erakutsiz: Nafarroaren geroa Nafarrek egin behar düela, eta ez besteek. (...)
Le Journal