GARA > Idatzia > Euskal Herria

20 urteko Basauriko gaztea hil da auto istripuan, Galdakaon

GARA | GALDAKAO
 

Atzo goizeko 7.40 aldera gertatu zen N-634 errepidean, Galdakao parean, heriotza eragin zuen auto istripua. Bilborako norabidean joaki zen Seat Ibiza auto batek matxuragatik bazterrean geldirik zegoen Iveco kamioi baten aurka egin zuen talka, eta bertan hil zen Basauriko 20 urteko mutila. Suhiltzaileek burdin artetik atera zuten gaztearen gorpua.

Gainera, Ertzaintzak jakinarazi zuenez, gutxienez bertze bi lagun ere zauritu ziren atzo errepidean. Zaldibarko A-8an, Rover markako auto bat bidetik atera zen gozeko 9.10 inguruan, eta gidaria, 47 urteko donostiarra, harrapatuta gelditu zen ibilgailuaren barrenean. Suhiltzaileek atera zutenean Mendaroko erietxera eraman zuten gizona larri zaurituta.

Eguerdiko 13.20 aldera, Lasarte-Oria parean, autobus bat bidetik atera eta horma baten aurka joan zen. Une horretan gidaria bakarrik zihoan ibilgailuan, 38 urteko emakumea, eta hausturak izan zituen bi hanketan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo