GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Bloke-politika» amaitu dela ohartarazi die Patxi Lopezek jeltzaleei

Maiatzaren 27az geroztik, kasik ez da egunik igaro batzuek edota besteek litezkeen akordioez hitz egin ez dutenik. Atzo ez zen salbuespena izan. PSEko idazkari nagusi Patxi Lopezek Gipuzkoari erreparatu zion, eta EArekin elkar ulertzeko aukerak ikusten dituela bota zuen eta PSE-EAJ-EA formula aurrera ateratzea bideragarritzat jo. «Bloke-politika» amaitu dela eta Lakuako Gobernuan den hirukoa erakunde guztietara eramateko modurik ez dagoela esan zuen.

GARA |

PSEko idazkari nagusi Patxi Lopezek atzo eginiko adierazpenetan bere alderdiak Gipuzkoako Aldundian EArekin adostasun batera iristeko aukerak ikusten dituela esan zuen, «aurrerakoia izanen den politika baten alde agertzen badira». Ezer ez dutela alboratzen eta PSE-EAJ-EA ituna ere posible ikusten du, «betiere alderdi jeltzaleak Gipuzkoan hauteskundeak galdu» dituela kontuan hartu eta «Aldundia zuzentzen jarraitzea ezinezkoa zaiola ulertzen duen heinean». Arabari dagokionez, «PPk ge- hiengo osoa lortzerik izango ez duen eremuetan, gainerakoek gehiengo alternatiboa osatzeko eskubidea» dutela bota zuen.

Hain justu, azken alderdi horrekin adostasunera iristea «zaila» ikusten du, «haiek esandakoa ez dugulako ahazten. Are gehiago ez dutelako zuzenketarik ere egin». EAE-ANVri dagokionez, alderdi horrek gobernatzea ez duela lagunduko jakina- razi zuen, eta kasu horietan PSEko hautagaiak bozkatuko dituztela iragarri.

EAJri buruz ere mintzatu zen Lopez, «El Pais» egunkariak kaleratutako elkarrizketan. Bere esanetan, Gipuzkoan buruzagitza galdu dute jelkideek eta «etorkizunari buruz hausnarketa egin behar du. XXI. mendeari egokitu eta aurreko mendetik ateratzeko denboraldi batez oposizioan egotea ongi etorriko zaio», adierazi zuen. Ildo horretan, Jon Jauregik Ogasunarekin izandako arazoak eta Irunen ezagututako ustezko iruzurraren kasua ekarri zituen gogora. «Gipuzkoako eskandaluak» bezala aipatu zituen Lopezek.

EA eta EB, aukera guztien alde

Herrialde horretako PSEren idazkari nagusi Miguel Buenek ere hitz egin zuen, Ser katean eginiko adierazpenetan. «Uste dut bereak eta bi egingo dituela Egibar jaunak Gipuzkoan PSEren eta EAJren aurkako ituna gauza ez dadin», bota zuen. Berak, berriz, «edozein alderdi demokratikorekin akordiora iristea ez» duela baztertzen nabarmendu zuen, salbuespen batekin: «Ez naiz gobernuan egongo Gipuzkoako azpiegitura proiektu handi guztien aurka daudenekin».

Buenen tankeran, EAko Rafa Larreinak «bide politikoa aukeratu eta indarkeria gaitzesten duen edozein alderdirekin» gobernuak osatzeko prest dela esan zuen. EBko Mikel Aranak, bestalde, Aralarrekin koalizioa osatu arren, bestelako formulak osatzeko ateak zabalik daudela agertu zuen.

EAJ-ren MITOA

PSEko idazkari nagusiaren ustez, «EAJ kudeatzaile egokia den mitoa erori da Gipuzkoako eskandaluen ondotik». Hausnarketara deitu zituen jeltzaleak.

ANV-ren pisua

Lopezek EAE-ANVk lortutako emaitzak garrantzitsuak eta kontuan hartzekoak direla nabarmendu zuen. Dena den, berriz ere, «indarkeriaren kontra agertzera» animatu zuen alderdi abertzale historikoa.

Rajoy: «Si pacta con NaBai, el PSOE desaparecerá de Navarra»

En una entrevista publicada ayer por «La Vanguardia», el presidente del Partido Popular volvió a mirar a los resultados electorales y los posibles pactos en Nafarroa. En su opinión, un pacto entre NaBai y PSN «conllevaría la desaparición del PSOE» en el herrialde y «nos llevaría a pensar que detrás hay un acuerdo, algo que el presidente Zapatero debería explicar».

Mariano Rajoy fue tajante al afirmar que UPN es el que debe gobernar por ser el que más votos ha obtenido, por lo que «no es razonable que se unan para quitar al que ha ganado». Añadió que «esto genera desazón y desconcierto en la gente y hace que pierda la fe en el valor de su voto», lo calificó de «peligroso». Por ese motivo, anunció que planteará una reforma «para que gobierne la lista más votada». Además, no tuvo reparo a la hora de expresar su posición favorable a un acuerdo entre UPN y PSN, ya que, según argumentó, ambos defienden que «Navarra es Navarra y está integrada en España y no el País Vasco». Para el líder del PP, «lo natural es un gobierno formado por PSOE y UPN, es el que ha habido desde hace más 25 años». Eso es lo que demandó, asegurando que se trata de un fórmula que «estabilidad, seguridad y certidumbre».

También valoró positivamente los resultados de su partido en las elecciones del 27 de mayo y se mostró convencido de que ganará las generales, apuntando incluso que «hemos acreditado capacidad para llegar a acuerdos con bastantes fuerzas políticas». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo