GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lau ikastetxek hezkuntza eta lana bateratuko dituzte datorren ikasturtean

GARA |

Lan Hezkuntza eskaintzen duten Bizkaiko eta Arabako ikastetxe banatan eta Gipuzkoako bitan ikasketak eta lana aldi berean eratuko dituen sistema abian jartzeko asmoa agertu zuten atzo. Santurtziko San Jorge, Gasteizko Mendizabala, Elgoibarko eta Usurbilgo institutuak dira beste eredu horien alde egin duten zentroak. Hasiera batean, eredu horrek jorratuko dituen alorrak lau izanen dira: Elektroteknika Instalazioak, Mekanizatu bidezko Produkzioa, Proiektu Mekanikoen Garapena eta Industria Ekipamenduen Mantenua. Horren berezitasuna da goizez hiru orduko heziketa hartu eta arratsaldez lau orduz lan eginen dutela. 350 orduko praktikak egin ordez, aukera horrekin 1.800 ordu eginen dituzte.

Ostegunean amaituko da izena emateko epea. Europan ez da berria baina hemen hori izanen da lehen saiakera. Ikastetxeen egitasmoa den arren, Lakuako Gobernuaren babesarekin eta 40-50 enpresen laguntzarekin abiatuko da. 100 postu inguru eskainiko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo