GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bi lagun hil ziren istripua eragiteagatik, espetxera

GARA |

Atzo eguerdian Iruñeko Epaitegiak behin-behineko espetxe zigorra ezarri zion astelehenean bi lagun hil ziren istripua eragin zuen gidariari, Radionovi. Epaitegiko agirian ageri denez, ez zegoen autoa gidatzeko moduan, alkoholemia kontrolean positibo eman zuelako eta atseden falta zuelako.

Arrazoi horietaz gain, istripuaren ondorio larriak ere aipatzen dira idatzian: atxilotuaren autoan zihoazen bi lagun hil egin ziren eta bertze bat larri zauritu. Lehenago ere kondenatu zuten Radionov alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo