Emili Martin Segi
Gazteriaren oihua Euskal Herriaren alde!
Segi Euskal Herriko gazte erakundeak begi onez ikusten du Euskal Herria Bai koalizioren sortzea eta presentaketa, hainbat punturengatik edo ideiarengatik:
Hauteskunde hauetan bakarrak dira kuadro instituzional bat aldarrikatzen Ipar Euskal Herriaretzat, hau da, garapen ekonomiko bat, lurralde antolaketa, mugaz gaindiko harremanak, hizkuntz eta kultura politika ekarriko duena. Segi arrunt bat egiten du EH Bairen proposamenekin ikusiz eta zer egoeretan giren Ipar Euskal Herrian, alde batetik euskara hiltzen ari zaigu, bestalde hainbat proiektu zanpatzaile garatzen dituzte... hori guzia gure izorratzeko helburuarekin.
Gazteriarekin lantzen ari den irakurketa ere izugarri inportantea iduritzen zaigu, batez ere Euskal Herriaren geroa gazteria baita. Egia da gaur egun gazteek zailtasun handiak dituztela Euskal Herrian bizitzeko, ikasteko eta lan egiteko (Euskal Herrian aske ikasi lan eta biziz... Independentzia!).
Bestalde, heldu den asteburuan izanen diren hauteskunde horietan emaitza on bat ateratzea beharrezko iduritzen zaigu, ikusita heldu den ikasturtean hauteskunde kantonalak eta herrietakoak ditugula. Orain arte guk abertzaleok gure emaitzak handituz joaten ikusi ditugu, 10 urtez %60z emendatu dira. Horretarako ere begi onez ikusten dugu batuketa hori edo indar metaketa hori horrela erakusten ahal dugulako hemen Euskal Herria dela.
Gazte boza, Euskal Herria Bai!