GARA > Idatzia > Gutunak

Idoia Lexartza Artza Ergoien

Telefonica eta euskara

Azken hamabostaldian Telefonicarekin harremanetan egon behar izan dut «aberiak» direla-eta. Egia esan, arazoak ez dira hain erraz konpontzen eta sarritan deitu behar izan dut telefonoz. Entzuten den lehenengo ahotsa errobot batena da, gaztelaniaz noski, baina hainbat aukera eman ondoren, erantzuna euskaraz jasotzeko aukera ere ematen dizu. Horretarako `2' tekla sakatu behar da. Deitu dudan bakoitzean, `2' tekla sakatu ondoren, gehienetan (eta askotan izan da) euskarazko zerbitzua «topera» dagoela esan ondoren, ea gaztelaniazkoa erabili nahi dudan galdetu dit errobotak. Zelango ohitura gaur egungoa errobotena.

Pazientzia landu behar izan dut, bai. Itxaron egin dut ea langile euskaldunak libratzen diren. Berriro deitu eta gauza bera. Gaur, berriz, suertea izan dut. `2' tekla sakatu dudanean, musika jarri dute; «seinale ona», pentsatu dut:

«-Buenos días, le habla..., qué desea? -Perdona, pero esperaba que me contestaran en euskera. -También yo le puedo contestar en euskera. -Orduan euskeraz hitz egingo dugu, ezta? -Nahi duzuna»

Arazoa zein den azaldu ondoren, deitu dudan bakoitzean zer gertatu zaidan azaldu diot eta kexa bat jarri nahi dudala adierazi.

«-Hori ez da posible, Telefonicak zerbitzua euskaraz nahi duelako ematen du. -Zelan ez dela posible? -Inoiz ez da horrelako kexarik jarri, eta hori Telefonicak zerbitzua euskaraz nahi duelako ematen du. -Ni bezeroa naiz eta fakturak ordaintzen ditut. Kexa jartzeko eskubidea daukat, bestelako kexak non jartzen dira? -1.004an, baina hori erantzungo dizute».

1.004ra deitu dudanean tratua bestelakoa izan da behintzat, baina erantzun zuzenik ez dut jaso. Etxera deituko didatela esan didate...

Telefonicaren web orrian sartu naiz eta gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez baino ez dago.

Haserre nago, oso. Telefono zerbitzua ere Telefonicak nahi duelako ematen du, inork behartu barik, eta, nik ordaindu egiten dudanez, zerbitzua egokia izan behar da eta tratua begirunetsua. Eta euskalduna naizenez, tratu egokia eta begirunetsua euskaraz izan beharko litzateke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo