GARA > Idatzia > Euskal Herria

Alaba burezurra hautsita hiltzeagatik atxilotu dute

GARA |

Goi mailako exekutibo bilbotar bat atxilotu zuten joan den igandean Londreseko bere etxean, bi urteko alaba hil zuelako, kolpeka garezurra hautsita. Atzoko El Correo egunkarian ageri zen informazioaren arabera, Alberto Izaga, 36 urteko gizona, Brixton barrutiko espetxera eraman zuten. Buruko Osasunaren Legea aplikatu eta muga bereziak ezarri zizkioten Deustuko Unibertsitatean ikasitako exekutiboari. Bizi eta Osasun Aseguruen nazioarteko zuzendari izan zen Swiss Re enpresa handian.

Igande goizean, telefono dei bat jaso ondotik, Scotland Yard-eko kideak Alberto Izaga eta Licia Barbosa bikotea bizi zen pisura joan ziren. Apartamentua Alberteko portuan dago, Tamesis ibaiaren erriberan, Parlamentuaren parean.

Hausturak eta kolpeak

Goizeko zortziak aldera bizilagunek oihuak aditu zituztela erran zuen «El Correo» egunkariak. Haur baten eta emakume baten garrasiak, kolpeak eta zaratak. Pisuan sartzerakoan, poliziakideek bi urteko Yanira umeak odoljarioak zituela ikusi zuten, belarrietan, sudurrean eta ahoan. Haurra anbulantzian eraman zuten Saint Thomaseko erietxera eta, «El Correo»-ren arabera, egoera hagitz larrian zegoen. Sendagileek erran zutenez, burezurrean hausturak zituen, baita kolpeak ere bertze gorputz atal batzuetan, eta makinei esker iraun zuen bizirik atzo arte.

«Mirror» egunkariaren arabera, gurasoak amodioa egiten ari ziren eta alabak eten egin zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo