GARA > Idatzia > Euskal Herria

HENDAIA

Berritasunez betea izanen da larunbatean Hendaiako Sagarno Eguna

Hamargarren edizioa betetzen duen urte honetan berritasunekin helduko da Hendaiako Sagarno Eguna larunbat honetan. Sagarnotegi eta elkarteak karpa txiki batzuek estaliko dituzte eguraldiaren aldatze posibleei aurre egiteko, iragarri dutenez. Bestalde, giroa alaitzen Errepublika plazan zehar ibiliko da Alaiak taldea. Izan ere, haiek sortu dute aurten sagarnoaren inguruko kanta eta larunbatean emanen dute ezagutzera. 15.00tatik eta 20.00ak arte sagarnoaren inguruko azoka eginen dute; eta 17.30etatik 21.30ak arte sagarno dastaketarekin batera hainbat animazio izanen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo