Tau Baskonia kanporaketetan borrokan
Nortasunak emandako garaipena
Scola egotzita ere, defentsari eta Prigioniri esker lortu zuen berdintzea Tau Baskoniak. Asteartean Gasteizen erabakiko dute finalerdia
WINTERTHUR BARCELONA 71
TAU BASKONIA 77
Arnaitz GORRITI | GASTEIZ
Partida txarra jokatu zuen atzo Tauk; bizkorregi egin nahian gauzak, jaurtiketa larregi huts eginda eta baloi ugari galduta. Baina irabazi egin zuen eta Gasteizen erabakitzeko aukera izango du. Marcus Brownek hortik zehar dabilen bideo batean esan zuen legez, we'll see at Tau!
Tentsioa eskatzen zuen atzoko neurketak. Galdu edo irabazi; hara Baskoniaren trantzea atzo.
Hala, kontzentraturik eta indartsu ekin zioten partidari gasteiztarrek, Erdogan hasierako bostekoan sartuta Rakocevicen ordez. Bartzelonakoen aldetik Mario kasun kroaziarrak hasiera bikaina eman zion partidari, baina bi falta berehala egin zituenez, kantxatik atera behar izan zuen Ivanovicek. Bikain profitatu zuen Tau Baskoniak horretaz. Scolaren eskutik 4-13 aurreratu ziren arabarrak.
Urrunetik ez zuten batere asmatzen katalanek -bost minutu egon ziren punturik sartu gabe- baina baskonistek ez zuten abantaila handitzen, tentsioagatik jaurtiketa oso eskasak egin baizituzten. Jaurtiketa libreetan ere oso lan txarra egin zuten gasteiztarrek, abantaila handiagotzeko aukera ezinhobea galdu baitzuten. Lehenengo laurdena 11-17 amaitu zen.
Errebote bakoitza guda txiki bat zen, portzentaje eskasak zirela-eta, bigarren aukerak saskiraketak erdiesteko ezinbesteko bihurtu baitziren.
Bigarren laurdenean Teletovicen debuta izan zen; debut eskasa, zoritxarrez. Bartzelonakoek, Ukici eta Navarrori esker, neurketa berdindu zuten, nahiz eta Planinicek erantzun beste aldean. Ukicek 20-19 aurreratu zituen etxekoak, arabarren eraso eskasei etekina aterata.
Prigioniren eta Scolaren falta gehiegi nabari zuen talde gasteiztarrak eta Dusko Ivanovicen taldeak ahultasun horren kontra bikain jokatzen zuen, kontraeraso bizkorren bidez. Tauk 2-3 zona defentsarekin erantzun zuen eta nolabait eusten zion memento txar horri. 0-4ko partzial baten ostean 26-27 aurreratu ziren arabarrak.
Atsedenaldira begira partidak ez zuen buruzagirik. Jaurtiketa libreei esker katalanek abantaila mantentzen zuten, baina eutsi egiten zioten gasteiztarrek. Ostiraleko neurketan ez bezala, partida oso astiro zihoan, faltak bata bestearen atzetik egiten baitzituzten talde biek. Joko nahasia eta tentsioa gainezka zela, atsedenaldira 34-33 iritsi ziren.
Lasaitasun falta
Aurtengo ACB Ligako finalerdiak jokalariengan lasaitasun falta nabaria erakusten ari dira. Bezperan Badalonan gertatu zen moduan, Bartzelonan ere minutu askotan, urduritasunak jota agertu ziren zenbait jokalari eta sekula ere huts egiten ez dituzten jokaldiak hutseginda eta erabaki txarrak hartuta.
Alde horretatik, burua hotz eta odola bero mantendu zituztenak nabarmendu ziren. Esate baterako, Tauko kanpoko jokalariak, Rakocevic eta Housek, bi hirukorekin abantaila eman bazioten beren taldeari: 38-43.
Jaurtitzaileek aurkitu zuten, azkenean, saskirako bidea. Navarro eta Lakovicen hirukoei House eta Rakocevicek erantzuten zieten, azken honek hiru jaurtiketa libre saskiratuz Ivanovici falta teknikoa adierazi ondoren.
Partidak norbati bihotzekoa eragin behar zion, ia ezinezkoa baizen abantailarik hartzea. Scolaren saskiratze bati Lakovicek erantzuten zion, baina argentinarraren errebote ondoko saski- ratze bikainari Prigionik defentsa bikainaz eta hirukoaz jarraipena eman zion. Lakovic zen Tauri erantzuteko gai zen bakarra: hirugarren laurdenaren amaieran 57-61 zegoen markagailua antolatzailearen hiruko ikaragarri baten «erruz».
Baskoniaren nortasuna
Zailena alde apur bat ateratzea zen eta eskuan zuen hori Maljkovicen taldeak. Behingoz, Baskoniak berea duen «nortasuna» agerian utzi zuen Palau Blaugranan irabazle izateko.
Lou Roek errebotean egindako lanak defntsa lana indartu zuen, Trias eta Marconatoren erreboterako sena neurri batean zapuztuta, baina puntuak ere behar zituzten. Lakovic eta Marconatori esker bertan jarri ziren katalanak: 64-65.
Markagailua oso estu zihoan, eta are estuago jarri zitzaion talde arabarrari Scolak bosgarren pertsonala egin ostean -nola sar diezaioke argentinarrak belauna Navarrori? Nola ez dute, bada, jokaldi horretan falta adieraziko?-. Hiru minuturen faltan Baskoniak 2-3 zona errepikatu zuen, baina Ukicek «bi gehi bat» handi bat sartuta, markagailua 69-68 ezarri zuen.
Prigionik Tau aurretik jarri zuen, 69-71 eta partida beldurraren eta eromenaren sasoian sartu zen. Splitterrek ere, bi jaurtiketa libre itzel sartu zituen: 69-73 azken minutuan.
Bartzelonakoek ez zuten urrutitik asmatzen eta, zorionez, Lou Roek erasoko errebote bat eta bi jaurtiketa libreri esker partida erabakita utzi zuen. Badaezpada ere, Prigionik azken baloi bat ohostu zuen. Bosgarren partidak erabakiko du dena. Asteartean denok Zurbaora!
Más mentalizado en el quinto encuentro que celebrando el triunfo del primer match ball, Bozidar Maljkovic se presentó en la sala de prensa con la idea de mentalizar a la parroquia de que la eliminatoria aún va a ser dura.
«Sabía desde el principio que esta eliminatoria podía llegar a cinco partidos», aseguró el técnico de Otacec. «El Barcelona tiene un gran equipo, un gran entrenador, sólido, tienen prestigio, y sabíamos que iba a ser duro ganar dos veces en 48 horas».
«Comparando con el partido de hace dos días, jugamos mucho mejor atrás, en defensa. Nuestra defensa hizo que ellos perdieran fluidez en su ataque y que en los momentos difíciles no tuvieran tiempo y los obligaran a lanzar malos tiros. También hemos controlado el rebote y robamos varios balones», dijo.
«El gran problema del primer tiempo fueron los once rebotes ofensivos que capturaron, aunque después mejoramos esa faceta. Durante todo el partido logramos mantenernos por delante, con poca ventaja, pero los tuvimos siempre a remolque», declaró.
Sobre el decisivo encuentro que se disputará en Zurbano mañana mismo a partir de las 20.45, Maljkovic fue tan convencional como claro.
«Este será el quinto partido de semifinales de una gran liga. Esperamos, por tanto un partido durísimo, pero estamos trabajando duro durante estos tres meses y hemos mantenido una línea de trabajo. El quinto partido será decisivo, y veremos qué va a pasar. Pero en el baloncesto nada se puede predecir, porque en estos partidos no hay lógica», resumió Maljkovic.
A. G.