GARA > Idatzia > Futbola

Igoera fasea

Real Unionek itxaroten jarraitu beharko du

Irundarrek atzean, oso atzean jokatu zuten, ez zuten ia aukera bakar bat ere sortu, eta horrelakoetan gertatu ohi den moduan, azkenenan galdu egin zuen

ALICANTE 2

REAL UNION 0

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Real Unionek itxaroten jarraitu beharko du, aurten ere ez baitu lortuko Bigarren Mailara igotzerik. Irundarrek partida negargarria egin zuten atzo, ia ez zuten aukera bakar bat ere sortu, eta amaieran ezer gabe geratu ziren.

Irundarrak atzean sartuta atera ziren, ez zuten jokatu nahi izan, eta horrelakoetan galdu egin ohi da, eta atzo ere horixe gertatu zen. Zubillagaren mutilek badakite atzo baino askoz ere hobeto jokatzen Gal estadiotik kanpo jokatzen dutenean, baina atzo ez zuten egin. Luzapenean, esaterako, ez zuten jokatu nahi izan, penaltien bila joan nahi izan zuten, baina gol bat hartu zuten, eta gero ezin izan zuten erreakzionatu..

Lehen zatian etxeko taldea erasora atera zen, baina irundarrek ongi eutsi zien. Agian, partida osoan bezalaxe, oso atzean defendatu zuten, eta baloiaren jabetza Alicanteri utzi zion. Hala ere oso aukera gutxi sortu zituzten etxekoek. Capik izan zituen bi, baina bere jaurtiketak kanpora joan ziren.

Irundarrak apurka-apurka hasi ziren aurrera begira, baina ez zuten arriskuko jokaldirik sortzen, eta atsedenera markagailua mugitu gabe joango zirela zirudienean, etorri zen zuri-urdinen gola. Berruet baloia kanpora botatzen hasi zen, baina bere atean sartu zuen, eta kan poraketa berdinduta geratu zen.

Bigarren zatian erasokor ekin zion Granerok zuzentzen duen taldeak, eta lehen hamar minututan hiru gol aukera bikain izan zituzten. Lehenengoan, Alvarok kanpora jaurti zuen, nahiz eta Oterminen aurrean bakarrik geratu zen. Bigarrengoan, Fernandoren jaurtiketa larrainzarrek atera zuen atepetik baloia golera zihoanean, eta hirugarrengoan, berriz, Alvarok kanpora jaurti zuen. Hortik aurerra indarrak ere akitzen hasi zitzaizkien, eta Real Unionek presioa apur bat aurrerago egin nahi izan zuen zerbait egin ahal izateko, baina ia ez ziren Unanuaren ate ingurura gerturatzen.

Etxekoek ere nahi zuten, baina lehen zuten freskotasunik ez zuten agertzen, eta Oterminek ez zuen aparteko estuasunik pasa. Azkeneko minutuan, ordea, izan zuen irdundarrek partidako gol aukera bakarra. Segurok bere atetik nahiko aurreratuta ikusi zuen, eta gainetik bota zion, baina baloia kanpora joan zen. Amaieran, etxekoak 1-0 aurretik, eta luzapena jokatu beharra zegoen.

Luzapeneko lehen zatian ez en ezer izan. Etxekoak ezin zuten, eta Real Unionek ez zuen ahaleginik egiten, penaltiak buruan sartuta baitzituzten. Bigarren zatiko hastapenean, Berruetek txartel gorria ikusi zuen, eta bat gutxiagorekin geratu ziren. Hala ere, Huegunek izan zuen berdinketa lortzeko aukera paregabea, baina motel ibili zen, eta Unanuak baloia kendu zion. Hurrengo jokaldian, ordea, etxekoek ez zuten barkatu, eta Eloik egin zuen bigarren gola. Zazpi minutu geratzen ziren partida amaitzeko, eta ia denboraik ez zen geratzen. Ordurarte egin izan ez zuena, egitea zaila zen, eta berriro ere kanpoan geratu ziren.

ALICANTE

2

REAL UNION

0

Hirugarrengoan ere huts

Real Unionek hirugarren ahaleginean ere huts egin du. Orain dela lau urte Gramanetek zapuztu zizkion ilusioak. Orain dela bi Lorca izan zen gipuzkoarrak baztertu zituena, eta atzo Alicante. Laugarrengoasn beharko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo