GARA > Idatzia > Hemeroteka

Xabier Mendiguren Euskal Herria. ALDAKETA16

Nafarroak euskarari bai esango al dio?

(...) Nafarroako gobernuan izango den alderdiak badu zeregin franko hizkuntza-politika eraginkorra martxan jartzeko. Hasteko, 1986ko legea aldatu beharko luke.

Arrazoi ugari daude lege berria sortzeko. Guztietan argiena, 20 urte hauetan euskararen normalizazioa lortu ez duela. Alde batetik, zonifikazioaren gaiarekin topo egiten dugu.

Izan ere, zonifikazioa normalizaziorako oztopo da: eremu «ez vascofonoan» instituzioen jakinarazpen oro gaztelaniaz dira, zerbitzua gaztelania hutsean eskaintzen dute, ikasleek ezin dute euskaraz ikasi, azken finean, ezin da euskaraz bizi. Guztiz beharrezkoa da euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea, baina ez ofiziala bakarrik, baita lehentasunez- koa eta ezagutu beharrekoa ere.

Bereziki landu beharko dute legearen ikuspegi sektoriala, izan ere hizkuntza baten normalizazioak gizarte sektore guztietan garatu behar den politika eskatzen baitu.

(...) Norbanakoak eta guneak euskalduntzeari begirako hizkuntza-politika. Puntu honek garrantzi ikaragarria du. Eskolak norbanakoak euskaldunduko ditu, baina era berean eta abiada egokiz gizarte guneak euskalduntzen ez baditugu egindako ahalegina galtzeko arrisku bizia dugu. Euskara ikasi gizarte euskaldunean bizitzeko, horixe leloa eta horixe hizkuntza-politikarako lehentasunezko helburua.

Euskal Herri osoan aplikatzeko moduko hizkuntza-politika behar dugu, burujabea. (...)

Azkenik, hizkuntza-politikaren garapen eraginkorrerako Corpus Juridiko egokia behar dugu. Baldintzarik gabea, burujabea, dinamikoa, betearazlea, guztiz osoa, zehatza, hau da, interpretazioari aukerarik eskainiko ez diona.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo