GARA > Idatzia > Non Zer

POESIA

«Haurren hatsaren poesia» ekitaldiaren hirugarren saioa, larunbatean Senperen

Olerkiak idazten dituzten 6 eta 11 urte bitarteko haur guztiak, baita beraien gurasoak eta lagunak ere, gonbidatuta daude Hatsak elkarteak antolatutako «Haurren hatsaren poesia» ekitaldira. Hirugarren aldiz, haurrek idatzi dituzten olerkiak irakurtzeko aukera izango dute Senpereko Oxtikenean. Era berean, «Goizeko ihintzetan» bideo-poetikoa ikusi ahal izango dute. Bideoa Auxtin Zamorak egin du Senpere, Donibane, Igantzi, Hendaia, Arantza, Etxalar, Hondarribia, Tolosa, Oñati, Iruñea eta Baionako ikasleen testuekin. Egun berean, Jondoni Joaneko sua egingo da Oxtikeneko baratzean, gaueko 23.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo