GARA > Idatzia > Non Zer

PEGATINA LEHIAKETA

Madalenetako X. Pegatina Lehiaketako lanak 27a baino lehen bidali behar dira

Madalenetako X. Pegatina Lehiaketaren helburua euskararen erabilera sustatzea da. Pegatina irabazlea herriko jaietan aurkeztu eta zabalduko da. Egileak 300 euro irabaziko ditu -100 euroko akzesita ere izango da-. Egile bakoitzak 3 pegatina aurkez ditzake gehienez. Parte hartzeko beharrezko baldintzei buruzko informazio gehiago lortzeko Lau Haizetara Euskaldunon Elkartera jo (Kanttalen etxea, Santsoenea 2, 1. Orereta). Telefono zenbakia 943 34 01 43 da, eta e-posta, bulegoa@lauhaizetara.net.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo