Errepresioa ez dela bidea berretsi du Askatasunak Baionako kaleetan
Itziar Larraz eta Unai Errea abokatuen egoera arbuiatzeko asmoz, Askatasunak Pariseko Auzitegi bereziaren 14. Sekzioaren itxiera eskatu zuen atzo Baionan eginiko manifestazioan. Bertan, Nicolas Sarkozy eta Michelle Alliot-Marieri «errepresioarekin bukatzea» eskatu zien. Izan ere, errepresioaren aurkako taldearen bozeramaile Anaiz Funosasen hitzetan, bi agintari horien gerra estrategiak «sufrimendua, gorrotoa eta biolentzia besterik ez dakartza».
BAIONA
Pariseko Auzitegi bereziaren 14. Sekzioak Itziar Larraz eta Unai Errea abokatuei lau eta hiru urteko kartzela zigorrak ezarri zizkion. Orain, Askatasunak «jostailu tresna berezia» bezala kalifikatu zuen tribunal berdinak aztertuko du ekainaren 20 eta 22 bitartean bi letratuek aurkeztutako helegitea.
Egoera salatzearren, Baionan, ehunka lagunek parte hartu zuten atzo Pariseko Tribunaleko 14. Sekzioaren aurka Askatasunak deitutako manifestaldian. Antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera, orotara 660 lagun bertaratu ziren «Non aux tribunaix spéciaux pour les basques, 14.Sekzioa itxi» lemapean eginiko protestaldira.
Errepresioaren aurkako erakundeak deitutako martxak atxikimendu ugari bildu zituen aurreko egunetan. Besteak beste, Baionan izan ziren alderdien artean, Batasuna edo Abertzaleen Batasuna zeuden.
Behin manifestaldia bukatuta, Askatasunako kide Anaiz Funosasek hartu zuen hitza. Errepresioaren kontrako erakundearen eledunak mezu argia luzatu zien Estatu frantseseko presidente berriari, Nicolas Sarkozyri, eta bere Barne ministroari, Michelle Alliot-Marieri. Hurrengoa esan zuen bi agintarien jokabideari buruz: «Gerra estrategia horrek gorrotoa eta bortiz- keria besterik ezin du ekarri; zuek ere bazarete hainbeste itxaropen ekarri zigun prosezuaren krisiaren erantzule».
Hala ere, egoera horren aurrean, errepresioaren aurkako erakundeak ondorengo mezua helarazi zien frantziar agintari politikoei: «Sekulan ez duzue lortuko, ez gaituzue isilaraziko, ez gaituzue desargertaraziko, beti atxemanen gaituzue bide erdian, zuei gogorarazteko sufrimendu guzti horiek zuek eragin dituzuela. Justizia eta demokrazia arte. Amnistia eta auto- determinazioa arte».
«Gehiegikeriak ukatu»
Askatasunak salatu zuenez, Sarkozyk frantziar errepublika «demokrazia eredugarria» bihurtu nahi duela iragatzen duen bitartean, Alliot-Mariek «legitimoak diren aldarrikapenei emaiten dien erantzun bakarra atxiloketak egitea eta kondena larriak aplikatzea da».
Egoera horiei aurre egiteko, «autodeterminazioaren eta amnistiaren aldeko borrokan» jarraituko dutela ohartarazi zuen.
Azken egunetan, Marie Alliot-Mariek Barne ministroak euskal departamenduaren inguruko balizko herri kontsulta egitea «legez kanpokoa» litzatekela esan du. Horren aurrean, zera gogoratu zuten: «Sakabanaketa, espultsioak, egunero salatzen dugun eskubideen urraketa, tortura edota mugimendu politikoetako bozeramaileen presondegiratzea ere ilegalak dira».
Funosasek gehiegikeria onartezin horiek «ukatzearen ahalmena eta beharra» dagoela nabarmendu zuen.
Protestaldiak Askatasuneko kidea den Saroia Galarragaren espetxeratzea ere salatu zuen. Nabarmendu zutenez, gazte lapurtarra Pabeko presondegian dago «jada bete duen kondena bat kunplitzen».
El joven de Gros Hodei Egaña, detenido por la Ertzaintza el pasado viernes por la tarde en el Boulevard donostiarra, fue puesto ayer mismo en libertad.
Egaña fue arrestado bajo la acusación de haber participado en un acción en la que se lanzó aceite y pintura contra el batzoki del barrio del Antiguo. La Policía autonómica le detuvo imputándole un delito de «desórdenes públicos».
Tras pasar toda la noche en las dependencias policiales del Antiguo y tras comparecer por la mañana ante el juez, el vecino de Gros recuperó su libertad. No obstante, el joven deberá acudir a estampar su firma en el Juzgado los días 1 y 15 de cada mes.