Finalaren biharamuna
Aimar Olaizolaren inguruko zalantzak laudorio bilakatu dira
Buruz Buruko bigarren txapela jantzita, Olaizola II.ak erabat isilarazi ditu orain dela ez asko bere ahalmena ezbaian jartzen zuten ahots guztiak
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Buruz Buruko Txapelketa osoan zalantza eta, zenbait kasutan, kritika ziren lerroburuak laudorio bilakatu zituen Aimar Olaizolak finalaren biharamunean. Izan ere, goizuetarrak bigarren txapela jantzi zuen Atano III.a pilotalekuan, eta igandean erakutsitako lasaitasunak eta seriotasunak Euskal Herrian argitaratzen diren komunikabide idatzi gehienen miresmena sortu zuten.
Astelehenetan alerik argitaratzen ez badute ere, Estatu frantseseko hauteskundeen jarraipena egiteko ale berezia kaleratu zuen Le Journal Euskal Herriko Kazetak. Bertan, Olatz Idoate kazetariak horrelaxe laburbiltzen zuen finala: «Olaizola II.ak Barriolaren ametsarekin amaitu du; Goizuetarrak bere bigarren txapela lortu du goi mailako dohainak erakutsita».
Noticias taldeko egunkariek ere, Goizuetako aurrelariak jasotako kritikei aipua egiten zien bere lerroburuan. «Olaizola II.ak aho asko itxi ditu beste behin» aipatzen zuten titularrean, «etenik gabeko jokoa» egin zuela gaineratuta. Ladis Galartzaren iritzian, Aimarrek «dena alde» izan zuen eta horrelakoetan nafarrak «ez du barkatzen» txapeldun ohiaren ustez.
Deia egunkariak ere Aimarren erakustaldia nabarmendu zuen, Abel Barriolaren erdipurdiko partida ere kontuan izanda. «Aldarrikapen ekintza» esaten zuen argitalpen bizkaitarraren lerroburuak eta zera gaineratzen zuen: «Aimar Olaizolak bere bigarren txapela eskuratu du bere bertsiorik txarrena erakutsi duen Barriola baten aurka». Iritzi sailean, Juan Martinez de Irujok finala «arraroa» izan zela zioen eta bi aldiz txapeldun izandakoak Olaizolaren hasiera «izugarria» nabarmentzen zuen beste ezeren gainetik.
Antzeko bidetik jo zuen Diario de Navarrak ere. «Olaizolak ez du bakar bat ere barkatzen», esaten zuen titularrean eta, jarraian, Barriolaren opariak ere nabarmentzen zituen: «Goizuetarrak bere bigarren txapela jantzi zuen Buruz Buruko Txapelketan ohiko maila eman ez zuen eta opari asko egin zituen Barriolari 22 -15 irabazita». Nafarroako kazeta horretan, Ruben Belokik «zaila dena erraz bihurtzeko ahalmena» nabarmentzen zuen eta lau aldiz txapeldun izandakoak Aimarren seriotasuna jartzen zuen adibide: «Ez ditu egin bere ezker gantxo zail horiek, partida gogortu du eta ongi irten zaio».
Gipuzkoan, Diario Vascok ofizioa aldatzen zion goizuetarrari: «Aimar Olaizola, altxor bilatzailea». Aurrelariak «huts bakarra» egin zuela nabarmendu zuen eta Barriola «ezezagun eta oker» aritu zela. Mikel Unanueren ustez «tanto on gutxi» ikusi ziren eta Joxe Mari Zezeagaren iritzian «pronostikoek huts» egin zuten erabat.
El Correok, azkenik, Olaizolak «bere tronua» berreskuratu duela nabarmentzen zuen.
Titín III y Laskurain se llevaron el estelar del Beotibar tras superar por 22-17 a Irujo y Pascual. El delantero de Tricio, que repetía partido tras jugar ayer en Donostia, fue el mejor del cuarteto anotándose 6 tantos de saque y 7 en juego.
La plantilla de Asegarce dio comienzo ayer a la concentración que llevarán a cabo en Arnedillo con una comida en la bodega Marco Real de Olite. Los hermanos Olaizola, ausentes ayer, se unen hoy al resto del grupo de pelotaris.