harri-zulatzea
Jaizubiak ez du bigarrengoan hutsik egin
J.L. | DONOSTIA
Euskal Herriko Ligako bigarren jardunaldian Jaizubiak ez zuen hutsik egin, eta garaipena eskuratu zuen. Egungo txapeldunek bigarren amaitu zuten lehen jardunaldian, baina bigarrengoan gailendu egin dira.
Hondarribiakoek, 18 zulo egin zituzten, eta nagusitasun osoa erakutsi zuten jardunaldi honetan, eta zulo bateko tartea kendu zien bigarren sailkatu zen Txori Herriko kideei. Halere, jardunaldiko ezuste nagusia Galdamesek eman zuen, sailkapeneko laugarren postuan amaitu baitzuen, 13 zulo pasatxo eginda. Lehen jardunaldian irabazi egin zuten, baina bigarrengoan laugarren geratu dira, eta Jaizubiak, gainera lau zulo pasako aldea kendu die. Ortuella izan zen hirugarren sailkatutakoa, eta hauek 13 zulo eta 2,6 cm egin zituzten. Laugarren izan zen Galdames, 13 zulo pasatxo eginda, eta bosgarren Aldai Alde 13rekin. Gallarta, Trapagaran, Arboleda, Kabiezes eta Errekatxo izan ziren ondorengoak.
Lehen sailkatutik azkenengora, berriz, tarte handia izan zen, hamar zuloko diferentzia topatu baitaiteke. 18 zulo Jaizubiak egin zituen, eta 8 Errekatxok.
Bigarren jardunaldi honen ostean, aldaketa izango da sailkapen nagusian, Jaizubia jarri baita buruan 19 punturekin, eta bigarren Galdames bi gutxiagorekin. Ortuella doa hirugarren postuan 16rekin. Hala ere, Liga hasi besterik ez da egin, eta borroka handia izango da.