GARA > Idatzia > Gutunak

liher goienetxea fradua Bermeo

Hasi gara berriro

Hasi gara berriro errepresioekin, terrorismoaren aurkako lege faxistari etekinak atera gurean, hasi gara berriro, udalak eratu baino ez eta, kale borrokako gastuak ezker abertzaleari ordainarazteko ahaleginetan, eta, PPko naziei arrazoia emango diete PNVko mitxelinek, arrazoia eman behar diete PNVk eroso igeri egiten duelako Espainiatik bidaltzen dizkiguten terrorismoaren kontrako lege ez-demokratikoetan. Betiko leloa: «terrorismoa salatu behar duzue», ez al da, bada, 36ko Gerra terrorismoa izan? Salatu dute inoiz PPko naziek? Ez al du, bada, milioi bat hil utzi, ez al dute, bada, hainbat eta hainbat pertsona hilerrietako harresietan, areketan erail? Salatu dituzte horiek? Non geratzen da demokrata eta tolerante garau batek Estatu terrorismoa ez salatze hori? Ez al digu, bada, Estatuak, tortura, sistema erara ezarri? Ez dizkigu, bada, Estatu terro- rista horrek salbuespen epaitegiak inposatu? Francoren sasoiko TOP Audientzia Nazionalean eraldatu? «Koldarrak, araupean babesten direnak dira» idatzita utzi zuen Jean Paul Sartrek. Terrorismoaren aurkako legea, partiduen legea, sakabanaketa eta isolamendua. Ez al die, bada, Estatu terrorista horrek euskal preso politikoei bizi osorako zigorra inposatu? Preso politikoen senide eta lagunei heriotza zigorra ezarri? Ez al gaitu, bada, eskubide Estatu horrek salbuespen egoeran? Pertsona bat, herri okupatu honentzako bakea eta erabakia negoziatzeko mahaitik altxarazi eta kartzelan sartzea demokrazia ote da Estatu hartan eta haren gure nazio honetako sukurtsaletan; paperontzi batek, kutxazain batek edo autobus batek gehiago balioko ote du negoziaziorako mahai batek baino, negoziatzen zegoen pertsona batek baino, herri okupatu horren askatasunak eta bakeak baino.

Galde iezaiezu, Azkuna jauna, zeure hiritarrei zer den goibelagoa, beldurgarriagoa: ETAren edozein zulo edo, guardia zibilen kuarteletako edozein ziega. Edozein Herriko Taberna edo Intxaurrondoko kuartela. «Inork ez du beraren Herria maitatzen handia delako, berarena delako baizik» esan zuen Senekak. Hobe zenuke, Azkuna jauna, zeure hiritar horiek Euskal hiritar erara hezten hasiko bazina eta, ez, errepresioan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo